Kanpoko Mantxuria

Kanpoko Mantxuria
Motaeskualde historiko
Geografia
Honen parte daMantxuria
Estatu burujabe Errusia
Errusiako barruti federalakEkialde Urruneko Barruti Federala

Kanpoko Mantxuria (txinera sinplifikatuz: 外东北; pinyinez: Wài Dōngběi; errusieraz: Приаму́рьеtranslit.: Priamurye) Txinak Errusiari 1858ko Aiguneko hitzarmena eta 1860ko Beijingeko hitzarmenaren bitartez eman zion lurraldea da. Lurralde honen iparraldeko zatia era berean 1643 eta 1689 artean lehiatua izan zen. Gaur egun, lurralde honek Primorski kraia, Khabarovsk kraia, Juduen Probintzia Autonomoa eta Amur oblasta hartzen ditu. Beste interpretazio batek lurralde honetara Sakhalin uhartea ere gehitzen du.

1689ko Nertxinskeko hitzarmenean adostu zen bezala, Txinatar-Errusiar muga Stanovoi mendiek eta Argun ibaiak zehazten zuten, Kanpoko Mantxuria Txinako Qing dinastiaren zati bezala ezarriz. Opioaren Gerrak galdu ondoren, zenbait hitzarmenek Qing dinastia lurraldeak eta portuak europar herrialdeei ematera behartua izan zen, hitzarmen desberdinak bezala ezagutu zirenak. 1858ko Aiguneko hitzarmenarekin eta 1860ko Beijingeko hitzarmenarekin hasita, Txinatar-Errusiar muga Amur eta Ussuri ibaietan berlerrokatua izan zen, Errusiaren mesedetan. Txinak Kanpoko Mantxuria galdu zuen, eta, honekin batera, Japoniako Itsasoan zuen kostaldea.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search